MIREN AGUR MEABEREN "URTEBETE ITSASARGIAN" LIBURUAREN ERRESEINA
URTEBETE ITSASARGIAN ( MIREN AGUR MEABE ) LIBURUAREN ERRESEINA Izenburua : Urtebete itsasargian Egilea : Miren Agur Meabe Urtea : 2006 Argitaletxea : Elkar Orrialde kopurua: 132 Bilduma : Bizi taupadak Sinopsia : Miren Agur Meabek idatzitako liburu ezinhobe honetan 1936ko gerraren inguruko auziak landuko dira. Hala, gerra hasi berri da eta protagonista, Jon gazte bilbotarra, bere osaba farozaina den Alejandrorengana heldu da, hain zuzen ere Lekeitioren irudikapen literarioa den Garraitzeta herrira. Itsasargian urtebete igaroko du bere osabak kontatutako sekretu artean. Beraz, bere burua zein bizitza asko aldatuko dira urte horretan: maitasuna eta gorrotoa ezagutzearekin batera, gizakion onena zein txarrena eta herri baten sufrimendu zein itxaropena biziko ditu. Hausnarketa pertsonala: Nire aburuz, liburu honi garrantzia ematen dion alorra gaia bera da. Izan ere, 1936. urteko gerran dago oinarrituta eta garrantzitsua iruditzen zait hor...