MIREN AGUR MEABEREN "URTEBETE ITSASARGIAN" LIBURUAREN ERRESEINA
URTEBETE ITSASARGIAN (MIREN AGUR MEABE) LIBURUAREN ERRESEINA
Izenburua: Urtebete itsasargian
Egilea: Miren Agur Meabe
Urtea: 2006
Argitaletxea: Elkar
Orrialde kopurua: 132
Bilduma: Bizi taupadak
Sinopsia:
Miren Agur Meabek idatzitako liburu ezinhobe honetan 1936ko gerraren inguruko auziak landuko dira. Hala, gerra hasi berri da eta protagonista, Jon gazte bilbotarra, bere osaba farozaina den Alejandrorengana heldu da, hain zuzen ere Lekeitioren irudikapen literarioa den Garraitzeta herrira. Itsasargian urtebete igaroko du bere osabak kontatutako sekretu artean. Beraz, bere burua zein bizitza asko aldatuko dira urte horretan: maitasuna eta gorrotoa ezagutzearekin batera, gizakion onena zein txarrena eta herri baten sufrimendu zein itxaropena biziko ditu.
Hausnarketa pertsonala:
Nire aburuz, liburu honi garrantzia ematen dion alorra gaia bera da. Izan ere, 1936. urteko gerran dago oinarrituta eta garrantzitsua iruditzen zait horrelako gaiak gazteentzako liburuetan sartzea. Izan ere, gerraren pasarteak kontatzen dira, eta aukera ona da gazteek gaiaren eta garai horietan egondako biolentziaren inguruan lehenengo jakintzak izateko. Gainera, maitasuna eta gorrotoa ere lantzen dira, hain zuzen ere 13 urteko gazteentzat hain aproposak diren gaiak. Horrez gain, liburua laburra izatea erakargarria izaten da gazteentzat, eta hau da horietako bat.
Bestalde, idazleak modu argian idazten du, erraz ulertzeko modukoa, eta gazteentzako liburua denez, hitz eta esapide aproposak erabiltzen ditu. Hortaz, hori guztiagatik, uste dut liburua 2006koa den arren, gaur egun ere irakurtzeko modukoa dela.
Irakurtzeko ariketak:
Irakurri baino lehen bakoitzak 1936. urteko gerraren inguruko zein garai hartako edozein gertakizunen inguruko hausnarketa egitea komenigarria litzateke. Modu horretan, liburua irakurri baino lehen norberak dituen jakintzak neurtu daitezke.
Libruua irakurri ostean, taldeka lan egin dateke. Eta liburuaren amaiera aldatu. Izan ere, liburuak aukera zabalak ematen ditu amaiera aldatzeko. Bestalde, taldeka liburuan oinarrituta elkarreraginezko nobela bat idatzi dezakete ikasleek. Horrela, liburua irakurri eta ulertu dutela erakusteaz gain, imaginazioa eta idazteko gaitasuna landuko dute.
Comentarios
Publicar un comentario