GRAMATIKAREN IRAKASKUNTZAREN GARRANTZIARI (EDO GARRANTZIRIK EZARI) BURUZKO ARTIKULUA
GRAMATIKAREN IRAKASKUNTZAREN GARRANTZIARI (EDO GARRANTZIRIK EZARI) BURUZKO ARTIKULUA
Argi dago hizkuntzek berebiziko garrantzia dutela gure bizitzetan, izan ere, hizkuntza barik gizakia ezin izango litzateke komunikatu. Era berean, esan dezaket gramatika, lexikoa bezala, hizkuntza ororen oinarrian dagoela, eta egunerokotasunean ondo komunikatzeko, esaten diguten hori ulertzeko eta ulertuak izateko, gramatikak zeresan handia dauka. Beraz, korronte pedagogiko berriek gramatikaren erabilgarritasuna zalantzan jarri duten arren, funtsean berebiziko garrantzia duela esan beharra dago.
Horiek horrela, gramatika irakasteko moduen inguruan zalantza eta kontraesan asko dago gaur egun. Batzuek antzinako metodoak erabili behar direla dioten bitartean, beste batzuek metodologia berriei eutsi behar diegula esaten dute. Nire ustez, bi aukerek dituzte onak diren alderdiak. Dena den, uste dut gure eguneroko bizitzan baliogarriak izango diren alderdiak irakatsi beharko liratekeela esaldi bateko subjektua eta predikatua nola bereizi irakatsi eta ariketa horiek behin eta berriz egin beharrean.
Ondorioz, uste dut hizkuntzen irakasgaietan gramatikaren irakaskuntza beharrezkoa dela baina helburutzat komunikazioa izanez, eta ez orain arte izan dena. Hots, etorkizunean eta egunerokotasunean behar izango diren auziak gainditzeko baliogarria izango zaigun modu batean irakatsi behar da. Eta horretan egiteko handia dago oraindike ere.
Oihana
Comentarios
Publicar un comentario