Torreviejara joan nahi dut
TORREVIEJARA joan nahi dut
Torrevieja Valentziako Erkidegoari dagokion herria da eta Alacanteko probintzian dago kokatuta. Urtean zehar ez du biztanle gehiegirik, baina udan kopurua nabarmen handitzen da. Gainera, azpimarratzekoa da eskualdeko udalerririk populatuena dela, Orihuela hiribuaren aurretik. Argazkian ikusi daitekeenez, Torreviejako hondartzak mediterraneo itsasokoak dira.
Bertara heltzeko bide desberdinak hartu ditzakezu. Alde batetik, kotxea erabili dezakezu eta 8 orduko bidaia luzea egin. Baina, nire ustez, aukerarik onena hegazkinez joatea da. Horretarko, Loiun dagoen aireportura joan behar zara eta Alikantera edota Murtziara doazen bidaiak hartu. Loiura heltzeko, autobusez edota taxiz joan zaitezke. Zein aireportura joan zalantzan bazaude, esatekoa dut bi aukerak direla onak, izan ere, antzeko distantzia dago batetik zein bestetik. Beraz, bi aukerak begiratu eta merkeena hartzea komeni zaizu
Horrez gain, nabarmentzekoa dut udan joatea aukerarik onena dela. Badakit zuk urtarrilean jaoteko aukera daukazula, baina Torrevieja udako herria da, eta uda da herri horretan gehien disfrutatuko duzun garaia. Beraz, nire gomendioa data aldatu eta uztailean zein abuztuan joatea da. Gauzak horrela, uztailaren 15ean Alikanteko aireportura joateko bi aukera erakusten dizkizut.
Bazkaldu zein afaltzeko leku asko daude, prezio altuko zein baxukoak. Prezio altuenen artean, herri erdian dagoen El Mesón de la Costa dago. Karta zabala du, haragia zein arraina jateko, baina zertxobait garestia da. Dena den, zerbait hartzeko gomendagarria da erabat, izan ere jatetxearen dekorazioa ikaragarria da. Haragia jateko beste leku bat La Playa de Los Naufragos ondoan dagoen Mesón el Huertano dago.
Beste motatako janaria probatu nahi baduzu, herrian bertan dagoen El Charro Negro jatetxe mexikarra dago. Mota askotako janari mexikarra du eta benetan gomendagarria da. Baina janari hori gustatzen ez bazaizu penintsulako janaria prestatzen duten hainbat leku daude alboan, eta ezin zara beratik joan "Caldero Arroza" probatu barik.
Azkenik, afaldu zein bazkaldu eta itsaso ertzean koparen bat hartu nahi baduzu, Torrevieja erdialdetik kotxez 5 minutura dagoen Nautilus gomendatzen dizut.
Torrevieja udako herria denez, turistikoki ez dauka leku askorik. Gainera, udan bero handia egiten duenez jendea gehienbat egunean zehar hondartzara joaten da eta gauean herrira afaltzera edota zer edo zer hartzera. Dena den, badaude bisitatzeko leku batzuk. Alde batetik, zonalde horretan hain famatuak diren Torreviejako Gatzagak bisitatu ditzakezu. Egun berean, urmael larrosa ikusi dezakezu. Normalean turista asko hurbiltzen dira argazkiak ateratzeko. Izan ere, bistak ikaragarriak dira.
Horrez gain, Tabarca irla bisitatu dezakezu. Hara joateko herritik ateratzen den ferri bat hartu behar duzu, eta ferri horretan bueltatuko zara berriro herrira.
Dena den, jarraian, Torreviejan egin daitezkeen gauzen inguruko bideo bat jarriko dizut, zuk nahi duzuna begiratzeko eta egiteko.
Azkenik, zure bidaia ahaztezina izateko eta zure gertuko familia zein lagunek Torreviejara egin zenuen bidaiaz gogoratzeko, badaude ingurukoan diren hainbat produktu. Adibidez, Jijoneko turroia, Orihuelakoa den Miguel Hernándezen libururen bat edota oso famatua den sukaldatzeko gatza.
Espero dut bidaia ezin hobea izatea eta itzultzeko gogoekin Bilbora bueltatzea!
Comentarios
Publicar un comentario